2012-2013 / 2013-2014 ikasturtetako gaia: Biodibertsitatea

Biodibersitatea

        Eskola Agenda 21 hezkuntza komunitatearen konpromiso eta ekintza plana da. Tokiko Agenda 21 barruan lana egin eta ikastetxeko eta bere inguruko Garapen Jasangarriaren alde jarduteko.

        Ikasturte honetan BIODIBERTSITATE gaiaren inguruan arituko gara horretarako gaiaren inguruan formazioa jaso egingo dugu eta ikasleen partaidetza sustatu : Ingurumen Batzordea sortuz, Udal eta eskolen arteko foroetan parte hartuz eta energiari dagokionez diagnostikoa eta hobetzeko ekintza plana adostuz.

 


ESKOLA AGENDA 21eko HELBURUAK

-  Ikastetxea ingurumenaren aldeko praktika baten eredu bilakatzea.

-   Ikasleak herritar parte-hartzaileak izaten ohitzea.

- Ikastetxeko eta inguruko gizartea eta ingurumena aztertzea eta hobekuntzarako proposamenak eta alternatibak adostu eta martxan jartzea.

-  Herriko Agenda 21ean parte hartzea.

 

BIODIBERTSITATEA DA GURE ALTXORRIK HANDIENA

Azken urteotan bizidun mota asko eta asko ari da desagertzen gure artetik eta beste asko galtzeko zorian daude. Biodibertsitatearen galera hau da seguraski gaur daukagun ingurumen-arazorik larriena, galera honek ez baitu itzulerarik, galtzen ari diren espezieak betirako galduko direlako. Lotsagarria bada ere, oraindik ez ditugu ezagutzen gure artean bizi diren espezieak, horretarako dirurik erabili nahi ez delako. Horregatik, auskalo galera honek zernolako ondorioak ekarriko dizkigun etorkizunean.

Esan daiteke herrialde batek hiru motatako aberastasuna duela: materiala, kulturala eta bizidunena. Lehenengo biak oso ondo ulertzen ditugu. Baina, hirugarrena, bizidun mota asko egoteari ez zaio garrantzirik eman eta etorkizunean damutuko gara akats handi honetaz.

Landareak eta animaliak herrialde baten ondarearen zati garrantzitsua dira, toki horretan milioika urtetan eman den eboluzioaren emaitza baitira eta, horregatik, hizkuntzak eta kulturak bezalaxe kezkatu beharko gintuzke euren biziraupenak.

Bizidun espezie guzti horiekin harremanetan bizi izan da gizakia planeta honetan bizitzen hasi zenetik. Bizidun guzti horiei esker eduki ditugu gizakiok bizi ahal izateko baldintza egokiak, mota askotako bizidunak gurekin bizitzea oso garrantzitsua baita gure bizi-kalitaterako. Gainera, biodibertsitateak oraindik ezagutzen ez ditugun erabilpen mordo baterako balio lezake: elikagaiak, botikak eta gizakiontzat interesgarriak izan daitezkeen beste hainbat produktu lortzeko.

Horregatik, oso premiazkoa da horrelako altxor preziatua ondo zaintzea.

Logotipo lehiaketa

Urtero bezala Kurtzebarriko ikasle askok logo lehiaketan parte hartu du. ZORIONAK guztion partez!!!!!!!!

Inguru tailerreko ikasleak jotake lanean ibili dira, logo guztiak denok ikusgai ditzagun.

 

 

Lehiaketaren irabazlea

JON ANDER PEREZ, 3.Bko taldekoa

ZORIONAK!!!

 

 

 

 

 

 

Plastikozko boteila (bideoa)

 

Midway bideoa

Irla hau Ozeano Barean dago, kosta guztietatik 2.000 km-ra. Irla honetan ez da bizi jenderik, baina… hegaztiak zaborraz beteta daude.

Erreka eguna 2012-2013

Debagoieneko udalek antolatuta, Erreka eguna ospatu da eta bertan ingurumen tailerreko ikasleek, eskularru eta katiuskak jantzita, Deba ibaiaren zati bat garbitu dute. 

 

 

 

Otsailaren 6an, ostegunean,Udalako Ingurugiro Eskolak antolatutako "Zaborra tailerrean" 1.go mailako ikasleek parte hartu zuten, zaborraren sailkapena ondo egiteko.... eta zaborraren 3 printzipioak gogoratzeko:

 

 

- GUTXITU

 

- BIRZIKLATU

 

- BERRERABILI





Basoaren Eguna

Martxoaren 21ean, ostirala, " basoaren eguna" ospatzen da eta inguru tailerreko ikasleak aspaldi buru belarri ari ziren lanean egun hori zerbait bereziekin ospatzeko. Lan guzti horren emaitza hormairudi handi bat izan da, non kontatzen diguten gure basoaren historia. Txoko berdean jarrita dago.

 

 

 

 

Artigas araztegira bisita

Pasa den astelehenean , martxoak 24, DBH 3. mailako ikasleak Artigaseko araztegira joan ziren. Artigasen Bilbo Handiko zaborrak biltzen dira, egunero 500 tona zabor iristen dira bertara. Ikasleen esanetan oso interesgarria izan zen bisita.

 

 

 

 

 

 

Musika-tresnen tailerra

1. eta 2. mailetako ikasleek musika trenak egin dituzte, birziklapena printzipioak jarraituz, eta ondoko web orrialdean ikusgai daude egindako instrumentu batzuk.

 

kurtzebarrimusikatresnak.wordpress.com

 

Geletan antolatutako erakusketetan ikusi eta entzun daitezke.


Tomatea ligatzen

Kurtzebarriko Agenda 21eko ordezkariak eta Udaletxekoak Arkupen bildu ziren; ikasleek iaz proposatutako iradokizunei erantzunak emateko. Udaletxeko teknikoek ikasleen kezkak argitu zituzten eta elkar hitz egin ondoren gure ordezkariek ,institutu osoaren izenean,  inguruko biodibertsitatea zaintzeko erantzunkizuna hartu zuten.



UDALETXEKO PLENOA - 2014ko Ekaina - Gure ikastetxeko PROPOSAMENAK