Eskola jangela

Jangelako ezaugarri orokorrak

1. Ordutegia

 

 Jantokiko zerbitzua martxan egongo da, EGUNERO 14:30etik 15:00ak arte.  

Ikasturte hasieran, ikasleek izena ematen dute; eta egunen batean zerbitzu hau erabili behar ez badute, denborarekin abixatu behar dute :  menu arrunta bada, egun bat lehenago , eta 2 egun  menu bereziaren kasuan (abixua pasatzen ez bada,kobratu egingo zaie ).

 Bazkal ostean 3 et 4.DBHko ikasleak, ikastetxetik irten daitezke. 

1 eta 2. DBH koek berriz Hauspoa dagoen egunetan hau da, astelehenetan, asteartetan eta ostegunetan,  LH ko ikastetxean egon behar dute, jangelako arduradunak irtetzeko baimena eman arte( 15:00); gero HAUSPOA ra  joateko aukera izango dute, 15:00etatik 16:30etara.

 2. Lekua eta jateko txandak

Lekua nahikoa dagoenez, denek bazkalduko dute txanda berean.

3. Enpresa eta menuak

 Janaria zein enpresaren esku egongo den Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailako Eskola- Jantoki Zerbitzuak kudeatzen du .

Eskaera bereziak dituzten ikasleek (musulmandarrak,alergikoak, diabetikoak eta abar) aparteko menua izango dute. Arrazoi medikuarengatik denean, beharrezkoa da kurtso hasieran, edo gaixotasuna sortzen denean, agiri medikoa ekartzea, berezitasunak adieraziz.

Ikasleak ezingo du erabaki  proposatutako menua ez jatea ez delako bere gustokua.

 Familiak jakinaren gainean egoteko , hiruhilabete bakoitzeko menuak  institutuko webgunean jarriko dira .

4. Langileria

Sukaldeko langileak eta begiraleak menuak hornitzen dituen enpresak kontratatzen ditu, eta horien kopurua mahaikide kopuruaren araberakoa da.

Begiraleen ordutegia eskolak amaitzen direnean hasi eta zerbitzua amaitzean bukatzen da.

 5. Asistentzia eta hutsen justifikazioa

Jantoki Zerbitzura huts eginez gero, arduradunari jakinarazi behar zaio, ahal dela aurretiaz abisatuz eta, ondoren, idatziz justifikatuz.

Menua ikaslearen gustokoa den edo ezaren arabera ez dira hutsegiteak justifikatuko

Familiek astero izango dute ikasleek jantokira egindako huts guztien berri, justifikatuak izan edo ez izan. 

 

 

Betebeharreko arauak

Ikastetxeko  arau orokorrak Institutuko toki guztietan ezartzen dira, baita jangelan ere. Beraz, erabitzaile guztiek araudiak dioena bete beharko dute

 • Ikasleek bete eta errespetatu beharko dute zerbitzuaren arduradunek diotena, beste edozein irakaslerekin egingo luketen moduan.

• Ikasleei puntualtasun osoa eskatuko zaie.

• Debekatuta daude bultzadak, erasoak eta errespetu faltak, bai ikaskideei, bai  jangelako   arduradunei zuzendutakoak.

• Bazkalorduan edozein jangela publikotako portaera eta higiene arauak beteko dira eta jangelako instalazioak garbiak kontserbatuko dira, baita komunak, korridoreak, patioa eta biblioteka ere.

• Jangelako instalazioak eta materiala errespetatu behar dira.

 • Ezin da ezer nahita apurtu, ezta  gaizki erabili ere.

• Jangelan ezin da erabili  telefono mobilik, musikagailurik, eta abar. Ez da ikastetxearen ardura izango horietako tresnaren bat galdu, puskatu edo lapurtzen badute.

• Oinarrizko arau hauetako edozein urratzen bada, zentroko AJAren disziplinazko arauak aplikatuko dira. Arau hauek betetzen ez badira eta ondorioz portaera desegoki bat gertatzen bada, jangelako arduradunak hitzez abisatuko dio ikasleari. Ikasleak berriro portaera desegokia izango balu, gurasoak jakinaren gainean jarriko dira (I.Eranskina) zuzentze-neurria adieraziz.

 Hutsegite larriak,  oso larriak edo zuzendu gabeko portaerak, ikastetxeko zuzendaritzaren esku geratuko dira , eta, hala balitz, prozedura edo espedientea zabalduko du, ikasleari eskubide hori ukatzeko beste zuzentze-neurri batzuen artean, beti ere, ikasleen eskubide eta eginbeharren Dekretuaren arabera.

Kuotak eta prezioak 2019-2020


Hilean ordaindu beharreko kuota irailetik ekainera bitarteko (biak barne) jantoki egunen arabera kalkulatzen da. Zenbateko osoa hamar hilekotan banatzen da.

Beka eskatzen duten ikasleek, beka jaso arterainoko  kuotak ordainduko dituzte; ondoren itzuliko zaizkie ordaindutako kuotak.

Familia batek hileko kuota bat ordaintzen ez badu , eta justifikatzeko arrazoiak ez baditu, hurrengo hilebetetik aurrera, zerbitzua jasotzeko eskubidea galduko du. Hau guztia, aldez aurretik idatziz jakinaraziko zaio familiari.

Eskubidea galtzeak edo zerbitzuari uko egiteak ez du esan nahi  zor diren zenbatekoak ordaindu behar ez direnik.

Zerbitzuari baja eman nahi dion familiak, idatziz adierazi beharko dio jantokiko arduradunari eta eragina baja eman den hilaren azkeneko egunean  izango du. Joan gabe utzitako egunen  kuota ez da itzuliko.

 PREZIOAK:

Garraiatuenak: 3,30 €; Ez-garraiatuenak: egunerokoenak 4,60 € eta noizbehinkakoenak 5,20 €

 

HILABETEKO MENUA

+INFO