Debagoieneko Lanbide Heziketaren azoka

2012.eko apirilaren 19 eta 20an Debagoieneko Lanbide Heziketaren Azoka Arrasateko Kulturaten ospatuko da.

Eskualdeko Lanbide Heziketako 7 ikastetxeen eskaintza ezagutzeko aukera izango dugu. Horretaz gain, hitzaldiak, tailerrak, erakusketak.. antolatuko dira ikasleei, langabetuei, gurasoei... zuzenduta.

Aurten berri moduan aipatu behar duguna zera da: Gurasoei zuzenduta argitaratuko diren boletin informatiboak. Jadanik bi boletín argitaratu dira:


Lehenengo boletinaren gaia Lanbide Heziketako eskaintza Debagoienean (Erdi mailako eta Goi mailako zikloak) da. Informazio gehiago hemen

 Bigarren boletina, gurasoei zuzendutakoa,  Lanbide Heziketako ikasleen laneratzeari buruzkoa da. Informazio gehiago hemen