2. DBHko ikasleen gurasoekin bilera-deialdia

Aretxabaletan, 2017ko irailaren 22an

 2017/18 IKASTURTE HASIERAKO GURASO BILERA

DBH-KO 2. MAILA

Agur gurasook:

2017/2018 ikasturteko lehen urratsak eman ondoren, DBH2. mailako irakasle taldeak zuengana jotzen dugu bilerarako dei eginaz.

Eguna:     Urriak 4, asteazkena

Ordua:      Arratsaldeko 17:45ean

Lekua:      DBH2ko geletan

Bilera orokor honen helburua hau da: batetik, ikasturteari buruzko informazioa ematea eta bestetik, zuen iradokizunak jasotzea.

Guztiok elkar ikusiko dugulakoan.


DBH2. MAILAKO IRAKASLE TALDEA