Aste Santuko Oporrak

  • 2020/04/04 |

Familia agurgarriak,


Ohar honen bidez, azken aste hauetan egindako esfortzua eskertu nahi dizuegu, bai ikasle, bai familia guztiei.Zuen laguntza ezinbestekoa izan da, egoera honi modu errezagoan aurre egin ahal izateko. 


Bihar Aste Santuko oporraldia hasten da. Beraz, ikasleek ez dute eguneroko plangintzarekin jarraituko.Atsedenaldi eta lan pertsonala egiteko garaia izango da ( indartze lanak, atzeratutako lanak...)


Horregatik, irakasle eta ikasle  edo familien arteko komunikazioa eten egingo da Apirilaren 20ra arte. Printzipioz, egun honetan lan telematikoak berreskuratuko ditugu.

Agur bero bat.


Zuzendaritza

 

Galde gazte

  • 2020/03/08 |

Aurten ere Kurtzebarri institutuko DBH 4.mailako ikasleak Goiena telebistak antolatzen duen Galde Gazte ekimenean parte hartu dugu. Aurtengoan Maria Izaga abeslari aramaioarrari egin diogu elkarrizketa.  Aurrez ez genuen Maria askorik ezagutzen eta egia esateko uste baino gusturago aritu gara lanean. Maria ezagutzea plazer bat izan da guretzat, zein jator aritu zaren gurekin solasean!

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Institutua Itxita

  • 2020/03/13 |

                                                                                  

 

Plastiko berrerabiliak ezagutzen

  • 2020/02/27 |
DBH2ko ikasleak Andoaingo Eko Rec enpresan izan ziren, plastikoa berrerabiltzeko planta bisitatzen. Edukiontzi horiko zaborra hartu, sailkatu, birrindu eta produktu berriak nola egiten dituzten ikusi zuten, ekonomia zirkularra erabiliz. Orain badakigu plastikoa berziklatzera botatzeak badaukala zentzua, eta baita ahalik eta garbien bota behar dela ere!" 
Argazki gehiago ikusteko , klikatu honetan

Martxoak 8 rako

  • 2020/03/05 |

Emakumeen eskubideak denon ardura direlako gu ere, ikasle nahiz irakasle, martxoaren zortzirako prestaketetan gabiltz