I. KURTZEKOMIK Komiki lehiaketa

Deialdia

Kurtzebarri BHIk I. KURTZEKOMIK komiki lehiaketa antolatu du aurtengo gabonetarako. Edizio honetan, eta euskarazko komikigintza sustatzea helburu, edonork parte hartu dezake, eta lanen gaia librea izango da. Lanak bidaltzeko epea zabalik dago jadanik eta 2019ko urtarrilaren 20ra arte izango da horretarako aukera.

Horretaz gain, eta lehenengo edizioa denez kontuan harturik, abenduaren 5ean, goizez, ikastetxeko ikasleek hitzaldi batera joateko aukera izango dute.

Bestalde, KURTZEKOMIKera aurkeztutako lan guztiak ikusgai izango dira otsailaren 1etik 15era, ikastetxean.

Lanak Kurtzebarri BHIren egoitzan aurkeztu beharko dira edo postaz helbide honetara bidali:

KURTZEBARRI BHI

“I. KURTZEKOMIK komiki lehiaketa

Herriko Plaza, 1

20550 Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Oinarriak

Lehiaketa honetan parte hartzeak oinarri hauek onartzen direla esan nahi du. Lanek bete beharreko baldintza teknikoak eta lehiaketaren oinarriak hauek dira:

  1. Edonork parte hartu dezake.
  2. Gaia librea izango da.
  3. Ez da onartuko eduki sexista edo arrazista duen komikirik edo dena delako arloan intolerantziazko jokabiderik eragin dezakeenik.
  4. Lan guztiak jatorrizkoak eta argitaratugabekoak izan beharko dute, autoreak berak sortutakoak.
  5. Lehiaketa honen helburu nagusia euskarazko komikigintza sustatzea izanik, ez da komiki muturik onartuko. Lanak euskara hutsean aurkeztu behar dira, eta erabilitako euskararen bizitasuna kontuan hartuko da.
  6. Lehiaketan jatorrizko lana aurkeztu behar da eta baita ordenagailu bidez sortu eta tratatuak izan direnak ere. Aurrediseinatutako irudiekin egindako lanak bazterturik geratuko dira; Comic Book Creator, TBO, Comic Life, Comic Master edo antzerako programetako aurrediseinatutako irudiekin egindakoak.
  7. Irudi digitalizatuen kasuan, orri bakoitzeko inpresio bat aurkeztu behar da, A-4 neurrikoa eta, gutxienez, 300 ppp-ko kalitatekoa. Lan bakoitzak A-4 neurriko lau orri izango ditu gehienez, eta istorio bakarra zein anitza aurkeztu ahal izango dira.
  8. Egile bakoitzak sari bakarra eskura dezake.
  9. Adituek osatutako epaimahai batek lanik onenak aukeratuko ditu.
  10. Komikien kalitatearen arabera, epaimahaiak sariak moldatu edo eman gabe utzi ditzake.