2014-2015 ikasturteko gaia: Mugikortasuna

Eskola Agenda 21

        Eskola Agenda 21 hezkuntza komunitatearen konpromiso eta ekintza plana da. Tokiko Agenda 21 barruan lana egin eta ikastetxeko eta bere inguruko Garapen Jasangarriaren alde jarduteko.

        Ikasturte honetan MUGIKORTASUNA gaiaren inguruan arituko gara horretarako gaiaren inguruan formazioa jaso egingo dugu eta ikasleen partaidetza sustatu : Ingurumen Batzordea sortuz, Udal eta eskolen arteko foroetan parte hartuz eta mugikortasunari dagokionez diagnostikoa eta hobetzeko ekintza plana adostuz.

 


ESKOLA AGENDA 21eko HELBURUAK

-  Ikastetxea ingurumenaren aldeko praktika baten eredu bilakatzea.

-   Ikasleak herritar parte-hartzaileak izaten ohitzea.

- Ikastetxeko eta inguruko gizartea eta ingurumena aztertzea eta hobekuntzarako proposamenak eta alternatibak adostu eta martxan jartzea.

-  Herriko Agenda 21ean parte hartzea.

 

Azken 2 ikasturtetan landutako gaia:


BIODIBERTSITATEA DA GURE ALTXORRIK HANDIENA

Azken urteotan bizidun mota asko eta asko ari da desagertzen gure artetik eta beste asko galtzeko zorian daude. Biodibertsitatearen galera hau da seguraski gaur daukagun ingurumen-arazorik larriena, galera honek ez baitu itzulerarik, galtzen ari diren espezieak betirako galduko direlako. Lotsagarria bada ere, oraindik ez ditugu ezagutzen gure artean bizi diren espezieak, horretarako dirurik erabili nahi ez delako. Horregatik, auskalo galera honek zernolako ondorioak ekarriko dizkigun etorkizunean.

Esan daiteke herrialde batek hiru motatako aberastasuna duela: materiala, kulturala eta bizidunena. Lehenengo biak oso ondo ulertzen ditugu. Baina, hirugarrena, bizidun mota asko egoteari ez zaio garrantzirik eman eta etorkizunean damutuko gara akats handi honetaz.

Landareak eta animaliak herrialde baten ondarearen zati garrantzitsua dira, toki horretan milioika urtetan eman den eboluzioaren emaitza baitira eta, horregatik, hizkuntzak eta kulturak bezalaxe kezkatu beharko gintuzke euren biziraupenak.

Bizidun espezie guzti horiekin harremanetan bizi izan da gizakia planeta honetan bizitzen hasi zenetik. Bizidun guzti horiei esker eduki ditugu gizakiok bizi ahal izateko baldintza egokiak, mota askotako bizidunak gurekin bizitzea oso garrantzitsua baita gure bizi-kalitaterako. Gainera, biodibertsitateak oraindik ezagutzen ez ditugun erabilpen mordo baterako balio lezake: elikagaiak, botikak eta gizakiontzat interesgarriak izan daitezkeen beste hainbat produktu lortzeko.

Horregatik, oso premiazkoa da horrelako altxor preziatua ondo zaintzea.

Agenda 21 - Gaiaren aurkezpena: MUGIKORTASUNA

Bizikletaren erabilera

Bizikletaren erabilera hirian

Hirian segurtasunaz bizikletaz ibiltzen

"Las ciudades menosprecian a los peatones" (Pablo Barco Ballesteros)

Ikasleei eta irakasleei zuzendutako INKESTAK