2011-2012 ikasturteko Senda Viva-ra ikasleen bidaia

Informazioa

Honez gero ohitura bihurtu dogu udaberri aldera BATERA GURASO ELKARTEAK Kurtzebarri BHIko ikas-bidai bat antolatzea, kirol eta aisialdiko jarduera ezohikoak praktikatzeko, eta ikaskideei elkarrekin asteburu atsegin bat pasatzeko aukera emateko asmoz. Azken urteetan Bidai lehiaketako ideia irabazlearekin antolatu da bidaia. Aurten 3. “Bidai Ideien  Lehiaketa” ko ideia irabazlea: Senda Viva-ko Parke Naturala-rekin disfrutatzea izango da Nafarroako Argedas herrian. Jarraian dituzue bidaiaren xehetasunak:

NORA:  Senda Viva-ko Parke Naturala, Nafarroako Argedas herrian.

NOIZ:  2012eko maiatzaren  5tik 6ra (gau bat). Larunbat goizean Aretxabaletatik irten, eta domeka ilunkadan Atxabaltan berriro.

JARDUERAK:

- Senda Vivako parkea ezagutu: zapatuan, egun osoan zehar.

- Oliteko gazteluan bisita gidatua:  domeka goizean.

PREZIOA:  80 € ikasleko

Bidaiaren kostea (autobusa, alojamendua, janaria, jarduerak…) 100 € ingurukoa da (zenbat doazen arabera aldagarria da, autobusaren kostea finkoa da eta).  Beste urtetan moduan, ikasleen familientzat gastua arintzearren, BATERA GURASO ELKARTEAK ikasle bakoitzeko 20€ inguru  jarriko ditu

DESPLAZAMENDUA:  Autobusez,  Aretxabaletatik Argedas-era,  bidaiak 2 ordu inguru iraungo du.

ALOJAMENDUA:  “Senda Vivako” Aterpetxean. Bi egunetako janaria prezio barruan dago.

IZENA EMATEKO:  azken eguna 2012ko martxoaren 23a

 

Ikasbidai hau lagunartean asteburupasa atsegina izateko eta inguru eder bat ezagutzeko  aukera paregabea izango da.  Goazen ba!!!

 

Kurtzebarri BHIko BATERA Guraso Elkartea

 


Izen-ematea

Banatutako izen-emate orria  80 €en ordainagiriarekin batera Kurtzebarri BHIko IDAZKARITZAN entregatu behar da.

Epea  2012ko martxoaren 23 arte zabalik egongo da.

Batera Guraso Elkarteko Kontu Zenbakia:

Euskadiko Kutxa  3035 0002 16 002 0025917