AZKEN BERRIAK

ATEAK ZABALIK

Matrikulazioa 2020-2021

Datorren urtarrilaren 27tik otsailaren 7ra izango da matrikulazio epea.

Bilera informatiboa urtarrilaren 29an, 18:00etan, Arkupen.


Goieskolako Jardunaldi Pedagogikoak

  • 2020/01/14 |

Cesar Bonak abenduan Arrasaten eman zuen hitzaldia Goieskolako Jardunaldi Pedagogikoen hasiera izan zen. Jardunaldi hauen informazioa hemen klikatuz topatuko duzue, Debagoieneko herri guztietan dauden askotariko gaiak zuen interesekoak izatea espero dugu. Sarrera librea da edozein herritako Ikastetxe Publikoetan. Zuen zain gaude!

Zaborra lurrera Mundua kalera

  • 2019/12/10 |

Iazko ikasturteko (2018-2019) 1C gelako ikasleek sari bat irabazi zuten, Agenda 21eko lelo lehiaketa batean parte hartzearren, eta ondorioz  egun osoko irteera izan dute gelako partaide guztiek.

(Arrasateko araztegira bisita, Arrasateko konpostatze plantan bisita, Bazkaria Sara Merenderue jatetxean, Alluitz Natura ekipamenduan tailerrak)