Gobierno Vasco

Book Trailerren lehiaketa

Informazioa

KURTZEBARRI BHIko hiru ikasle BOOKTrailer egitasmoko finalistak


Galtzagorri elkarteak aurten “BOOKTrailer” izeneko lehiaketa antolatu du gazteentzat, liburu bat iragartzeko sortutako bideo-muntaia lehiaketa.


Aurtengo edizioa benetan arrakastatsua izan da parte hartzeari dagokionez. Guztira 25 ikastetxek eman dute izena egitasmoan, 3112 ikasle inguruk gutxi gorabehera eta gure institutuko hiru ikasle lehiaketako finalera iritsi dira, DBH 1.mailako Patri, Leizuri eta Uxue.


Jon Arretxeren “Beti iparralderantz” liburuaren booktrailerra egiteagatik argazkian ikusten den diploma jaso dute.


Gure partetik, ZORIONAK HIRUREI!


Diploma

Publikoaren saria


Book Trailer Lehiaketan "publikoaren saria" atalean boto emaileen artean zozketa egin da eta NAHIA MARTINEZek irabazi du.  Saria ebook-a izan da.

Gure partetik, ZORIONAK!


Bideoa

© KURTZEBARRI BHI
Telefonoa: 943899513 | 012945aa@hezkuntza.net