Gobierno Vasco

ESKOLA 2.0 ABIAN DA

Sarrera

Eskola 2.0 Programa Hezkuntza Sailaren jardun lerro nagusienetariko bat da hezkuntza sistema modernizatzeko asmoz sortua. Programa honek Informazio eta Komunikazio Teknologiak ikasle guztien esku jartzea du helburu.

Eskola 2.0 Programak aurrerapauso handia dakar; izan ere, hezkuntzan Informazioaren eta Komunikazioaren teknologia berriak sartzen ditu. Jaurlaritzaren Kontseiluak 2009ko ekainaren 5ean erabaki zuen Euskadin programa hori sartzea, eta hori 2010. urteko ekitaldian ikusiko da Lehen Hezkuntzako 5. mailatik aurrerako ikasgelak digitalizatu, irakasleak software librea eta metodologia berriak erabiltzeko prestatu eta multimedia-edukiak egiten direnean.

 

Eskola 2.0 programaren helburuak:
• Ohiko ikasgelak ikasgela digitalak bilakatzea
• Irakasleak IKT-dun gaitasunetan trebatzea
• Ikasgeletako metodologia aldaketari  laguntzea
• Eten digitala murriztea
• Lan dinamikoa, partehartzailea, beste ikastetxeekin  lankidetzan eta sarean sustatzea
• Heziketa kalitatea hobetzea

Ordenagailuen erabilpen protokoloa

ESKOLA 2.0

IKASLEAREN ORDENAGAILUAK

Ordenagailu bakoitzak etiketa bat darama ikaslearen izenarekin eta ikasleek berea zein den jakingo dute.

 

1.   Ordenagailuak hartzerakoan

a.   Behar den denbora erabiliko da ondo burutzeko.

b.   Zerrenda alfabetikoki jarraituz ikasleak ilara osatuz, ikasle bakoitzak bere ordenagailua hartuko du.

c.   Irakasleak ziurtatuko du behar den bezala eta bakoitzak berea hartzen duela.

 

2.   Ordenagailuak uzterakoan:

a.   Saioa bukatu baino 5 minutu lehenago gutxienez, ordenagailuak itzaliko dira behar den moduan (Hasiera botoitik abiatuta).

b.   Jarraian, berriro era berean (ilaran), ordenagailuak eramango dituzte armairura, beti ere, irakaslearen begiradapean.

 

ARAU OROKORRAK

1.   Ikasleak izango du dagokion ordenagailuaren ardura guzti-guztia, eta kurtso bukaeran egon beharko da kurtso hasieran jaso zuen bezala.

2.   Armairuan gordetzen diren saguak bakarrik erabili daitezke gela barruan. E-gelan edo liburutegian egin behar badute lanaren bat bakoitzak ekarri beharko du bere sagua etxetik, beste edozein ikasle bezala.

 

IKASLEEN BETEBEHARRAK

- Ordenagailuak zaindu, garbitasunaz eta erabilpenaz batez ere.

- Dagokion ordenagailuan matxuraren bat edota gaizki funtzionatzen duela detektatzen badu, momentuan jakinaraziko dio gelan dagoen irakasleari.

- Ordenagailuen funtzionamendu edota erabilpenari buruzko irakasleriaren aginduak errespetatu eta bete.

- Ordenagailuak erabiltzen diren bitartean gelako giro ona zaindu eta bultzatu.

© KURTZEBARRI BHI
Telefonoa: 943795740 | 012945aa@hezkuntza.net