Gobierno Vasco

ESKOLA JASANGARRIA - ZIURTAGIRIA 2014tik 2018ra arte

2014/2015 IKASTURTEA

ESKOLA JASANGARRIA ZIURTAGIRIA KURTZEBARRI BHIrentzat, BIGARREN ALDIZ

Donostiako Kursaalen egin zen ekitaldian 'Eskola Jasangarria' ziurtagiria jaso zuen asteazkenean Kurtzebarri BHIk. Eusko Jaurlaritzak ematen duen ziurtagiria da, eta bere eguneroko funtzionamenduan Eskolako Agenda 21 programak ezartzen dituen jasangarritasun printzipioekin koherentzia frogatzen duten zentroak saritu nahi dira honekin. Honenbestez, IRAES21 sarean sartzen dira.

'25 urte jasangarritasunaren alde' ekitaldiaren barruan jaso zuten Kurtzebarriko arduradunek ziurtagiri hau. Izan ere, badira jada 25 urte Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza eta Ingurumen sailen arteko hitzarmena sinatu zutela Euskal Autonomia Erkidegoan ingurumen hezkuntza garatzeko asmoz, eta horren ondorioz CEIDAk sortu zirela. Hasierako CEIDA horiek gaur egungo Ingurugelak bilakatu dira.

 Asteazkeneko ekitaldian, Iñigo Urkullu lehendakaria buru zela, Ingurugelaren eratzearen 25. urtemuga ospatu zen, eta horrez gain, lehendakariak eta sailburu biek, VII. aintzatespenaren prozesua gainditu duten ikastetxeei aipatu 'Eskola Jasangarria' eman zieten.


IRUDIAK eta BIDEOA


 

 

        

 


 

El Diario Vasco-n publikatutako berria

 

 

© KURTZEBARRI BHI
Telefonoa: 943795740 | 012945aa@hezkuntza.net