Gobierno Vasco

ESKOLA JASANGARRIA - ZIURTAGIRIA 2018tik 2022ra arte

2017/2018 IKASTURTEA

Kurtzebarri eskola BHI “Eskola Jasangarria” ziurtagiria jaso du lehendakarien eskutik

2018/06/05

Iñigo Urkullu lehendakariak, Ingurumeneko sailburu Iñaki Arriola eta Hezkuntzako sailburu Cristina Uriarte lagun zituela, “Eskola Jasangarria” ziurtagiria eman die Eusko Jaurlaritzako Eskola Agenda 21 Programan parte hartu duten hogeita hamar ikastetxe publiko eta itunduri. Busturiako Ekoetxea Urdaibain egin zen Gobernu Kontseiluaren ondoren izan zen ekitaldian, gainerako sailburuak, prozesuan parte hartu duten ehun bat ikastetxe, irakasleak eta ikastetxeei dagozkien udal ordezkariak eta udalerrietako alkateak bildu ziren.

Orain, Euskadiko 98 ikastetxek, horietatik 5 Lanbide Heziketakoak, dute “Eskola Jasangarria” ziurtagiria. Ikastetxe horiek IRAES 21-jasangarritasunaren aldeko eskola-sarean daude, eta bertako irakasleek, ikasleek, irakasle ez diren langileek eta familiek jasangarritasunerako hezkuntza bultzatzen dute. Guztiek gainditu dute berrikuntzaren, kalitatearen eta ingurumenarekiko konpromisoaren alde egin duten apustuagatik saritzen dituen auditoretza.

Eskola Agenda 21aren topaketa honekin amaitzen da Euskadiko ikastetxeetan irailean hasitako prozesua. Hala, kanpoko auditoretza  baten bitartez , euren curriculumek, euren baliabideen kudeaketak eta hezkuntza-komunitatearen parte hartzeko bideek jasangarritasun-ereduei jarraitzen dietela frogatzeko ebidentzien bila jardun dute.

Eskola Agenda 21ek “Eskola Jasangarria" ziurtagiriarekin saritu dituen 30 ikastetxeak 21 udalerritakoak dira:

· Arabako 2 ikastetxe: Oion, Gasteiz

· Bizkaiko 12 ikastetxe: Amorebieta-Etxano, Barakaldo, Bilbo, Durango, Galdakao, Gernika, Iurreta, Loiu, Mungia, Santurtzi, Trapagaran, Zamudio

· Gipuzkoako 8 ikastetxe: Aretxabaleta, Azkoitia, Beasain, Bergara, Donostia, Legazpi, Urnieta

 

BIDEOA: Lehendakariaren hitzak

© KURTZEBARRI BHI
Telefonoa: 943899513 | 012945aa@hezkuntza.net