Gobierno Vasco

ANTOLAKUNTZA ETA JARDUEREN ARAUDIA (AJA)

Abenduaren 2ko 201/2008 Dekretuak, abenduaren 2koak, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko ikastetxeetako ikasleen eskubideei eta betebeharrei buruzkoak, Antolakuntza eta Jarduera Araudiaren edo Barne Araudiaren aldaketa ezartzen du laugarren xedapen gehigarrian, eta horretarako sei hilabeteko epea finkatzen du, dekretua argitaratzen denetik hasita.
Antolakuntza- eta jarduera-araudia (AJA) Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko ikastetxe publikoetako berezko dokumentua da. Agiri hori derrigorrezkoa da Euskal Eskola Publikoaren Legeko 29. artikuluak hala ezarri duelako.
Hona araudi horren gutxieneko edukia:
o Ikastetxearen antolamendurako eta funtzionamendurako egituraren definizioa.
o Arauak, hezkuntza-komunitateko kide guztien arteko begirunea eta bizikidetza bermatzeko eta lokal-instalazioak egoki erabiltzeko.
o Ebaluazioetan erreklamazioak egiteko araubidea.

 


© KURTZEBARRI BHI
Telefonoa: 943795740 | 012945aa@hezkuntza.net