Gobierno Vasco

URTEKO PLANA - Ezaugarriak

Zuzendaritza-taldeak du ikastetxearen urteko plana koordinatzeko ardura eta, lan horretarako, kasuak kasu dagokion taldeko organoaren laguntza izango du. Ikastetxeko Ordezkaritza Organo Gorenari dagokio plan hori onestea, irakaskuntza-jardueren programari dagokionez EEParen Legeak
Klaustroari esleitzen dizkion eskumenen kaltetan izan gabe.

Atal hauek derrigorrez izan beharko ditu:
a).- Irakaskuntza-jardueren programa:
Programa hori lantzea Irakasleen Klaustroari eta, hala badagokio, hark ordezko jar dezakeen Batzordeari dagokio. Irakaskuntza-jardueren programak, eskura dauden baliabideak eta
ikasleak kontuan hartuta, ikasturtean zehar eskola-jarduera abiarazteko hartzen diren erabakiak jasotzen ditu: tutoretzak banatzea, ordutegiak, ikasleak elkartzeko irizpideak, ebaluazio-datak, ikasleak lagundu eta indartzeko lana antolatzea, espazio komunak banatzea, baliabide didaktikoak
antolatzea, taldeko organo desberdinetako kideak, banakako karguen arduradunak, irakaskuntza berriak sartu eta aurrekoak arian-arian kentzea, etab. Irakaskuntza-jardueren programan, beraz, ikastetxeak ikasturtean zehar garatu behar dituen helburu eta jarduera nagusiak jaso behar dira,
irakaskuntzari dagokionez. Ez da beharrezkoa EIDn ematen diren datuak urteko planean errepikatzea.
b).- Prestakuntza-jarduera osagarrien eta eskolaz kanpokoen programa:
Zuzendaritza Taldeari edo Batzorde Iraunkorrari dagokio Planaren zati hau lantzea, eta OOGk onetsi behar du.
Programak ondokoak jasoko ditu, gutxienez: ikastetxeko prestakuntzaproiektuak, eta, ikastetxearen antolamenduan eraginik badute, lanaldian zehar egin behar diren prestakuntza-ekintzak. Ikastetxean ikasturtean zehar gauzatuko diren prestakuntza-jarduerei dagokienez, bertan garatutako prestakuntza- edo berrikuntza-proiektuekin bat datozela ulertuko da; beraz, ez da beharrezkoa horiek dokumentuan berriro zehaztu edo jasotzea.
Prestakuntza-jarduera osagarrien eta eskolaz kanpokoen programak ondokoa hartuko du barne:
1.- Ikasleekin irakastorduetan egindako jarduera didaktikoak, programazioaren barruan egon arren bestelakotzat jotzen direnak, bai egiten diren une edo lekuagatik, bai ikastetxeari dakarkioten inplikazioagatik edo baliabideengatik. Ikasle guztiek izango dute jarduera horietarako aukera;
besteak beste, ikasgelaz kanpoko jardueretarako.
2.- Ikasleekin irakastorduetatik kanpo egiten diren hezkuntza-jarduerak, parte-hartzea borondatezkoa bada. Ondokoak definituko dira aipatutako jardueren plangintza egitean: helburuak, arduradunak, noiz eta non egin behar diren eta ikasleek nola hartu behar duten parte. Alderdi edo ondorio ekonomikoak urteko kudeaketa-programan jasoko dira.
Kontuan izan behar da ikastetxea dagoen herritik kanpo egiten diren jardueretarako gurasoen baimena behar dela (adingabeen kasuan), Ebazpen honen beste atal batean arautzen diren baldintzetan.
c).- Antolakuntza- eta jarduera-araudia:
Abenduaren 2ko 201/2008 Dekretuak, abenduaren 2koak, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko ikastetxeetako ikasleen eskubideei eta betebeharrei buruzkoak, Antolakuntza eta Jarduera Araudiaren edo Barne Araudiaren aldaketa ezartzen du laugarren xedapen gehigarrian, eta horretarako sei hilabeteko epea finkatzen du, dekretua
argitaratzen denetik hasita..
Antolakuntza- eta jarduera-araudia (AJA) Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko ikastetxe publikoetako berezko dokumentua da. Agiri hori derrigorrezkoa da Euskal Eskola Publikoaren Legeko 29. artikuluak hala ezarri duelako.
Hona araudi horren gutxieneko edukia:
o Ikastetxearen antolamendurako eta funtzionamendurako egituraren definizioa.
o Arauak, hezkuntza-komunitateko kide guztien arteko begirunea eta bizikidetza bermatzeko eta lokal-instalazioak egoki erabiltzeko.
o Ebaluazioetan erreklamazioak egiteko araubidea.
Arestian aipatutako dekretura egokitzeko ikastetxeek AJA hori alda dezaten, Hezkuntzako Ikuskaritzak eredu orientagarri bat jarri du ikastetxe guztien eskura, baina ez da nahitaezkoa.
d).- Urteko kudeaketa-programa:
Zuzendaritza Taldeari edo Batzorde Iraunkorrari dagokio urteko planaren zati hori lantzea, eta Ordezkaritza Organo Gorenak onetsi beharko du.
Gastua dakarten jarduerak jasoko dira programa horretan, jarduera osagarriak eta eskolaz kanpokoak barne direla, honako hauek bereizita: atalak, sarrera-iturriak, gasturako aurreikuspenak eta irizpideak, kudeaketaarduradunak, kontrol-sistemak…


URTEKO PLANA 2015-2016

 

 

 

 

URTEKO PLANAREN MEMORIA - Ezaugarriak

Ikasturtea amaitzean, OOGk, Irakasleen Klaustroaren nahitaezko txostena kontuan hartuta, urteko memoria prestatuko du, eta bertan, batik bat, autoebaluazioaren emaitzak jasoko dira.
Memoria ekainaren azken asteetan eta irailaren lehenengo asteetan egingo da; zehazki, zuzendaritza-taldea arduratuko da egiteko hori koordinatzeaz. Ikastetxearen Urteko Plana zenbateraino bete den aztertuz eta lortutako eskola-emaitzak aintzat hartuz, ikastetxe bakoitzak bere autoebaluazioa egingo du; hau da, ondorioak atera eta hurrengo urterako hobekuntza-proposamenak egingo dituzte, eta, horrez gain, lehentasun batzuk jarriko dituzte, ikastetxearen hurrengo planean helburutzat hartuko direnak.
Urteko Memoria OOGk edo Eskola Kontseiluak onartu behar du, eta kopia bat ikastetxeko idazkaritzan jasoko da Hezkuntza Ikuskaritzaren eskura egoteko.
Memoria eta Ikastetxearen Urteko Plana urriaren 30a baino lehen egin eta onartu behar dira, ezinbestean.
MEMORIA eta URTEKO PLANA labur eta zehatz egingo dira, ikastetxean bertan erraz erabili ahal izateko, eta gero, idazkaritzan jasoko dituzte Hezkuntza Ikuskaritzaren eskura; hau da, egiten dituen bisitaldietan egoki irizten dituen azterketak eta ebaluazioak egin ditzan.


URTEKO PLANAREN MEMORIA 2015-2016

 

2016ko maiatza eta ekainaren zehar egingo da / Se elaborará a lo largo de mayo y junio de 2016

 

 

© KURTZEBARRI BHI
Telefonoa: 943795740 | 012945aa@hezkuntza.net