Gobierno Vasco

Eskola Agenda 21 proiektuaren arduradunek gurasoei zuzendutako agurra

Guraso agurgarriok! 

Idazki honen bitartez, ikastetxean bideratzen ari den proiektu baten informazioa ematera gatoz; eta zer esanik ez, ekiteko, zuen laguntza eta partaidetza espero dugu.

Egungo gizartea ingurumenean ondorio kezkagarriak sortzen ari da: negutegi-efektuaren handipena, kutsadura, baliabideen erabilera desegokia, hondakinen gehikuntza, gizarte mailako gero eta desberdintasun handiagoak... Gizarte mailan, arazo hauen konponketa bideratzeko  proposamenak egiten ari dira.

Dakizuen bezala, udalak bere konpromisoa hartu du, eta Tokiko Agenda 21a burutzen ari da.

Eskolak, gizartearen eta ingurumenaren preminei erantzun nahi badie, inguruarekiko irekiagoa izan behar du, ingurunea ulertu, eta bertan, esku hartzeko ezagutzak eta gaitasunak ezarri behar ditu; eta bere inguruko ingurumenaren hobekuntzarako konpromisozko jarrerak eta baloreak sustatu behar ditu.

Ikastetxeak, uste dugu, baduela zeregina; eta horregatik, Eskolako Agenda 21a jarraitu nahi dugu.

Aurtengo ikasturtean, klima aldaketaren gaia landu nahi dugu.

Proiektuak hiru adar izango ditu.

1.      Eskolako-ingurumenaren kudeaketa jasangarria

2.      Curriculum berrikuntza

3.      Komunitatearen parte-hartzea

Proiektu hau bideratzeko, koordinaketa lana egiteko, astean, bi orduko dedikazioa izango ditugu, bi irakaslek.

Proiektuak gorputza hartzeko ezinbestekoa dugu Ikas-komunitatea osoaren partaidetza; hori dela eta, Ingurumen Batzordea sortu dugu.

Gaiari buruzko informazioa zabaltzeko interesa izanez gero, institutuko web orrian dagoen aurkezpena ikustera gonbidatzen zaituztegu.

Besterik gabe , agurtzen zaituztegu, aldez aurretik eskerrak emanez.

 

            Koordinatzaileak

 Angel  Fernandez eta Jone Aginagalde

 

 

Ikasturte honetan landuko dugun gaiaren aurkezpena

© KURTZEBARRI BHI
Telefonoa: 943795740 | 012945aa@hezkuntza.net