Gobierno Vasco

CURRICULUM PROIEKTUA - Ezaugarriak

Ikastetxeak berak zehaztuko du bere ikasketa-proiektua eta plan horretan garatuko da hezkuntza-proiektuak hartzen duen irakastearen arloa. DBHko curriculum-proiektuan ikastetxearen inguruko gizarte, ekonomia eta kulturari, ikasleen ezaugarriei eta beharrei, hizkuntza-aukerei eta ikastetxe bakoitzeko baliabideei egokitu beharko zaizkie etapako helburu orokorrak. Gutxienez honako zehaztasun hauek izan beharko ditu:

- Irakaskuntzaren arlo guztietan, baita zikloetako banaketan ere, ikasleek dituzten beharrei egokitutako helburu eta edukiak.

- Hizkuntzaren tratamenduari buruzko irizpideak.

- Ebaluazio-irizpideak zehaztea, osatzea eta ziklotan banatzea eta ebaluazioari eta promozioari buruz erabakiak hartzea.

- Pedagogiari eta didaktikari buruzko irizpideak, metodologi aukerak eta curriculum-materialak zehaztea ikastetxeko irakasleen lanaren jarraipena bermatzeko.

- Hezkuntza-premia bereziak bideratzeko modua.

- Curriculum-proiektu desberdinak eratzeari eta plan horien aukerakotasunari buruzko erabakiak.

- Arlo desberdinen bidez, zehar-lerroak curriculumean txertatzeko orientabide orokorrak.

- Aholkuak emateko eta tutore-lanak egiteko irizpideak.

Irakasleen klaustroak eratu eta onartu beharko du curriculum-proiektua. Eskola Kontseiluak  bere iritzia emango du ikastetxeko curriculum-proiektuetako irizpideen egokitasunari buruz behin betiko onarpena eman aurretik.

Curriculum-proiektuan jasotako erabakiak urtean zehar bete diren zehazteko, urteko planeko irakaste-ekintzen programan eta prestakuntza-ekintzen, eskola-ordutik kanpoko ekintzen nahiz ekintza osagarrien programan azaldu beharko dira Ikastetxe Publiko eta Itunpekoetan.

DBHko ikasketak ematen dituzten ikastetxeetako klaustroak kontuan hartu beharko ditu, etapako curriculum-proiektua prestatzen duten bitartean, euren mende dauden Lehen Hezkuntzako ikastetxeen curriculum-proiektuak. Horrela, 213/1994 Dekretuaren 12.5 atalak aipatzen duen koordinazioa lortuko da. Koordinazio hori hobetzeko, lehen hezkuntzako ikastetxeei DBHko curriculum-proiektuaren kopia bidaliko zaie.

 

Kurtzebarri BHIko Curriculum Proiektua

Barkatu eragozpenak

Eskerrik asko

© KURTZEBARRI BHI
Telefonoa: 943795740 | 012945aa@hezkuntza.net