Gobierno Vasco

HEZKUNTZA PROIEKTUA - Ezaugarriak

Ikastetxearen hezkuntza-proiektuak eskola-elkarteko sektoreek onartutako hezkuntza-aukera adierazten du, hain zuzen ere ikastetxearen jardueren bidez lortu nahi diren oinarrizko baloreak eta helburuak identifikatuko dituena.
Hezkuntza-proiektua proiektu integratzaile gisa definituko da, eta diskriminaziorik eza eta hezkuntza-integrazioa izango dira oinarrizko baloreak.
Hezkuntza-proiektuak ondoren adierazitako zehaztapenak bilduko ditu:
a) Ingurunearen eta gainerako baldintzen deskribapena, horietan oinarrituz definitzen baitira hezkuntza-helburuak.
b) Ikastetxearen jarduna definituko duten oinarrizko helburuak eta lehentasunak; horien artean, ondoren adierazitakoak bilduko dira:
— Curriculum-proiektuan garatu beharreko ikastetxearen curriculum-helburuak, eta horien artean pedagogia-lerroa.
— Eskola-bizitzako partaidetza-eredua; bertan, ikastetxearen funtzionamendua zuzenduko duten printzipio orokorrak bilduko dira, hain zuzen ere Antolamendu eta Jarduera-Araudian jasotakoak.
— Inguruneko gizartearekiko lotura.
— Ikastetxeak garatuko dituen proiektuak, hau da: eskola-elkartea osatzen dutenak prestatzeko, hezkuntza-berriztapenerako, aniztasunari arreta eskaintzeko, beste ikastetxe eta erakundeekin elkarlanean aritzeko, edo epe ertainera ikastetxearen hezkuntza-jarduera definituko duen beste edozein proiektu.
— Euskararen erabilera normalizatua lortzera bideratutako arauak.

Hezkuntza-Proiektutik datoz ikastetxeak landu beharreko epe ertainerako eskola-antolamenduari buruzko bi dokumentuak: Curriculum-Proiektua eta Antolamendu eta Jarduera-Araudia, urtero ikastetxeko Urteko Planean zehazten direnak.

 

Kurtzebarri BHIko Hezkuntza Proiektua


© KURTZEBARRI BHI
Telefonoa: 943795740 | 012945aa@hezkuntza.net