Gobierno Vasco

Gure identitatea

Historikoa

Kurtzebarri BHI 1995. urtean sortu zen Hezkuntza Sistemaren aldaketen ondorioz, Leintz Gatzaga, Eskoriatza eta Aretxabaletako 12-16 urte bitarteko neska mutilen Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzari erantzuteko.

2002tik Kurtzebarri BHI GOIESKOLAren, Debagoieneko Euskal Eskola Publikoaren barne dago eta bertako lehenengo ibilbidea osatzen du.

GOIESKOLAKO IBILBIDEAK

- 1. ibilbidea: Herriak: Leintz Gatzaga - Eskoriatza - Aretxabaleta

   Ikastetxeak: Luis Ezeiza LH - Kurtzebarri LH - Kurtzebarri BHI- Arrasateko Institutua

- 2. ibilbidea: Herriak: Aramaiona - Arrasate

   Ikastetxeak: San Martin LH - Herri Eskola (Arrasate) - Arrasateko Institutua

- 3. ibilbidea: Herriak: Elgeta - Antzuola - Bergara

   Ikastetxeak: San Martín LH - Herri Eskola (Elgeta), Herri Eskola (Antzuola), Ipintza

- 4. ibilbidea: Herria: Oñate

   Ikastetxeak: Errekalde LH - Instituto Larraña-Zuazola


Nor gara? Gure eskola komunitatea

Kurtzebarri BHIko Hezkuntza Komunitatea gurasoak, ikasleak, irakasleak eta langile ez irakasleak osatzen dugu.

IRAKASLEAK

- Elkarlanean jardunaz.

- Ikuspegi desberdinetatik elkar aberastuz.

- Etengabeko formakuntzaz baliatuz.

IKASLEAK

- Elkarren arteko harremanak sendotuz.

- Norberaren prestakuntzan, besteekin batera aurrera eginaz.

GURASOAK

- Seme-alaben jarraipena eginaz.

- Eskolaz kanpoko ekintzak bultzatuaz.

- Proiektua garatzen parte hartuz, iritziak emanez eta proposamenak eginaz.

LANGILE EZ-IRAKASLEAK

- Arreta zerbitzu atsegina eskainiz.

GIZA BALOREAK

Aniztasuna da Kurtebarri BHIko zutaberik sendoena

- Ikaslearen pentsaera errespetatu eta garatzen dugulako.

- Ikuspuntu bat baino gehiago erabiltzen dugulako.

- Ideiaek zein jarrerek, gaiak kritikotasunez aztertzen laguntzen digutelako.

- Besteen tokian jartzen ikasiz, denen eskubideez jabetzen garelako

Zer nahi dugu? Erronkak

- Ikasleak pertsona osoak izan daitezen prestatzea, irakasleak haien jokabidean eta ikasketa prozesuan parte hartuz.

- Adin honetako elementu bereizgarriak identifikatu eta kanporatzea, aurreko eta osteko etapekin era egokian lotzeko.

- Ikastetxearen eta inguruaren arteko lotura guztiak indartzea, modu koherentean errealitatearen berri emateko.

Zer egiten dugu?

- Ikasleen garapen hoberena lortzeko taldekatze egokiak egin.

- Talde hetereogeneoak.

- Talde malguak.

- Eredu linguistikoa.

- Neska-mutilen arteko oreka.

- Herri ezberdinetakoak izatea.

- Irakasleria mailaka antolatu ikasleen kudeaketaz arduratzeko.

- Maila bakoitzarentzat egokienak diren ekintza osagarriak erabaki ikasgelan ikasitakoa osatzeko eta harremanak sendotzeko.

- Ikastetxeko baliabideak, antzemandako premiei hobeto erantzungo dien moduan antolatu.

Nola egiten dugu?

- Lankidetzan oinarritutako plangintzak eginaz: urteko plana, programazioak, hobetze planak...

- Irakasleen beharrei erantzuten dien formakuntza proiektuak adostuz eta bideratuz.

- Eguneroko lana etengabe ebaluatuz eta hobetzeko proposamenak konsensuatuz.

- Eskola komunitatearen partaidetza bultzatuz.

© KURTZEBARRI BHI
Telefonoa: 943795740 | 012945aa@hezkuntza.net