Gobierno Vasco

Eskola garraioa

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak garraio-zerbitzua eskeintzen die DBHko ikasleei, etxetik ikastetxera duten distantziaren arabera.

Zerbitzu hori izateko, lehendabizi, ikasleek araudian  ezarritako baldintzak bete behar dituzte, eta ondoren, matrikula egiterakoan, eskaera egin behar dute.

 Garraio-zerbitzua erabiltzeko baldintzak,  honako hauek dira:

• DBH1 eta 2: Ikastetxetik, gutxienez, 2km-ra bizitzea .

• DBH3 eta 4: Ikastetxetik, gutxienez, 4km-ra bizitzea.

 Bai autobus kopurua, bai ibilbidea, Hezkuntza Sailaren esku dago.

 Nahiz eta ikasle batek garraio-eskubidea izan ibilbide batean, baina etxetik urrun egokitzen bazaio, aukera izango du urriko deialdian garraiorako banakako dirulaguntza eskatzeko.

 Leintz Gatzagatik, Eskoriatzatik eta Aretxabaletako auzoetatik Kurtzebarri BHIra  datozen ikasleei dagokie garraio-zerbitzua.


© KURTZEBARRI BHI
Telefonoa: 943795740 | 012945aa@hezkuntza.net